29 de Octubre 2004

liburua

Beti pentsatu izan dut, liburu bat idazteko gazteegia naizela. Gauza asko ditudala oraindik bizi eta ikasteko, eta nire adinarekin zerbait argitaratzen saiatzeak umiltasun falta nabarmena zekarrela bere baitan. Ni ez naiz Dorian Gray, pixkanaka urteak betetzen noa. Eta nora noa? Zerbait al dut esateko? Agian, oraingoan bai. Agian, lehenengo aldiz, ahots txikiz eta baxuz, pixkat heldua sentitzen naiz.
Paniko erasoa jasan arte.

Posted by Kapt. Kurtz at 29 de Octubre 2004 a las 09:53 AM
Comments

Irakurle bat :) Irakurtzeko Prest ;)

Posted by: newton on 29 de Octubre 2004 a las 01:37 PM

Zerbait esateko izanez gero, liburu batean biltzea hori dena itzela litzateke. Harik eta gehiago zuk idazten duzun moduan idatzita.
Umiltasun falta nabarmena? Noski izango ditugula beti gauzak ikasteko, baina ezer idatzi ezean... Eta ze kristo! noiz esan dezakegu ba heldutasun puntu batera iritsi garela, behin denbora pasata heldutasun punturik ez genuela pentsatuko badugu?

Posted by: Julen on 29 de Octubre 2004 a las 03:56 PM

ahots ezezagun zara

Posted by: kippelboy on 29 de Octubre 2004 a las 05:23 PM

...aqui alguien ha creado una nueva web, y necesita una opiniĆ³n tan valiosa como la tuya. gRACIas.

Posted by: noground on 29 de Octubre 2004 a las 11:27 PM
Post a comment