12 de Noviembre 2004

denborak

"Denborarik ezagutzen ez den tokitik nator. Han egon ez denak ez dezake jakin zer den hori". Egunkariek gertatu gabeko berriak dakartzate. Gertatutakoak ez baitu zentzurik bertan. Ez gertatzera doanak. Ez malenkoniarik, ez hasperenik. Munduak ez baitu birarik ematen. Ezta gure patuak ere.
Handik alde egin nuenean ulertu behar izan nuena gogorra da. Presak eta asperraldiak. Itxaroteak eta berandu heltzeak. Ni bezalako arrotz batentzat usadioek eta aldaketek ez dute esanahirik. Eta oraindik ere hala iruditzen zait. Dena berdina da. Eta aldi berean, zeharo desberdina. Hemen, orain, gugan denborak gezur handi bat eraiki du.
Aitzakia.

Posted by Kapt. Kurtz at 12 de Noviembre 2004 a las 10:14 AM
Comments

Nahiz eta kostata onartu, denbora beharrezkoa dugu. Ez akaso denboraz egin dugun zuk diozun gezur hori, niri ere hala iruditzen zait. Baina bai magnitude fisiko bezela. Ziklo natural baten neurria.
Baina azken finean, gezur eraikitzaile handienak gu geu gara, denbora bera ere kutsatu dugu.
Merezi duguna besterik ez dugu.
Ez da aitzakia, beste gezur bat besterik ez da.

John Whitechapel

Posted by: John Whitechapel on 12 de Noviembre 2004 a las 10:53 AM

Kaixo, Gero arte.

Posted by: naiyeel on 12 de Noviembre 2004 a las 12:50 PM

No entiendo nada (espacio reservado para chiste ocurrente).

Posted by: KPX on 12 de Noviembre 2004 a las 01:17 PM

Gezurra, aitzakia... ez al doaz ildo beretik? Neurri denak dira gezurrak, noski, baina denborak badu tasun berezi bat; magnitude oso arraroa dela esan genezake. Misteriotsuegia gure ulermenean. Kezkagarriegia, apika.

Posted by: Julen on 12 de Noviembre 2004 a las 04:49 PM

Aitzakiak denboraz gardentzen dira. Batzuk azkenean gezurrak baino besterik eztira, eta besteek egiaren konplexutasunak erakusten digute.
Sarritan erraiten dugun hitz bakoitza aitzaki bat da menturaz.

Posted by: Mifune on 12 de Noviembre 2004 a las 07:47 PM
Post a comment