5 de Noviembre 2004

iturriak

Itsasoari so dagoen hirian, ni ibaiaren aldamenean bizi naiz. Korrontearen kontra igerian, mendigainetara heldu arte. Hasierak bilatzen ditut, amaieretatik ihesi. Amaierek aldaezinaren zama dutelako. Eta aldaezinak, heriotz kutsua.

Posted by Kapt. Kurtz at 5 de Noviembre 2004 a las 10:06 AM
Comments

hi bai haizela amuarraina

Posted by: loftof74 on 5 de Noviembre 2004 a las 10:14 AM

Urumean izokinak bezala...
Hobe da mendigainetaruntz igeri, "izokin ketua" izaten ez bukatzeko.

Posted by: Mifune on 5 de Noviembre 2004 a las 02:14 PM

Hala ere -bizirik gauden bitartean-, amaieraren ondoren hasiera bat ikusteko aukera dugu. Gure esku baldin badago eta ikusi nahi badugu.

Posted by: Julen on 5 de Noviembre 2004 a las 05:42 PM

Jaio, bizi (hasi, heldu, zahartu) eta hil.
Ba al dago hori baino ziklo ederragorik ?
Bizitza legea da.

John Whitechapel

Pd. Banpiro izateko aukera ez baduzu behintzat.
(Hala bada eta norbaitek baleki nora jo, abixa nazala, zoragarria den odol dosi bikaina opari berarentzat).

Posted by: John Whitechapel on 5 de Noviembre 2004 a las 07:04 PM
Post a comment